HIZKUNTZA ALDATU ARGIBIDEAK
LURRALDEAK
MAPA
BILAKETAK
INFORMAZIOA GEHITU / ALDATU
Zer da Argo
Ezaugarriak
Egitura
Erakundeak
Bilaketak edo kontsultak
Informazioa gehitu/aldatu
Aholku batzordea

Informazioa gehitu edota aldatu

Atal honetan norbanako, organismo, dokumentu eta ekitaldietako datuak sartu ahal izango dira, bai eta zuzenketak proposatu ere. Hauetako atal batetik abiatuta beste atal batera sar gintezke, behar izanez gero. Hau da, ikerlari baten datuak sartu ondoren bere lanen informazioa sartu nahi izanez gero, sistemak berak gidatuko du erabiltzailea informazio hori sar dezan.
Informazioa zuzentzeko aukera ematen du. Kasu honetan Argo proiektuaren kudeatzaileak (Xenpelar Dokumentazio Zentroa), proposatutako aldaketekin mezu bat jasoko du, informazio hau Aholku Batzordearen esku jarriz. Informazio gehiketa eta aldaketa proposatzen den kasu guztietan Aholku Batzordearen oniritzia ezinbestekoa izango da.

Informazioa aldatu
Norbanako, organismo, dokumentu edo ekitaldi bat aukeratu eta informazio zuzenketak, aldaketak edo eguneraketak proposa daitezke. Egindako aldaketei buruzko iradokizunak ere gehitu daitezke. Informazioaren aldaketak onartzeko ahalik eta argumentu gehien edukitzea lagungarri izango zaio Aholku Batzordeari.
Informazioa gehitu
Norbanako, organismo, dokumentu eta ekitaldien informazioa sartzeko bidea da hau. Lehenik izenburu bat aukeratu behar da eta jarraian informazioa sartu ahal izateko bete beharreko fitxa agertuko da.
NORBANAKOA
  • IZEN-DEITURAK: izenak sartzen diren neurrian destolestu egingo den zerrenda da hau. Lehendik sartutakoa izanez gero, zerrendatik hartu eta idatzitako datuak agertuko dira. Derrigorrez bete beharreko atala da.
  • EZIZENA: norbanakoek erabilitako ezizen guztiak sartzeko txokoa da.
  • JAIOTZE DATA: urtea lau zenbakiz idatzi behar da; hilabetea eta eguna birekin. Hala nahi izanez gero, aski da urtea bakarrik sartzearekin.
  • HERIOTZA DATA: urtea lau zenbakiz idatzi behar da; hilabetea eta eguna birekin. Hala nahi izanez gero, aski da urtea bakarrik sartzearekin.
  • HELBIDEA: kalea, zenbakia, auzoa... Norberak erabakitzen du zenbat informazio jarri.
  • POSTA KUTXA: helbidea osatzeko informazioa da.
  • HERRIA: harremanetan jarri ahal izateko beharrezkoa da informazio hau. Bizilekua kokatua dagoen herria eskatzen da, ez jaioterria.
  • LURRALDEA: norbanakoa bizi den lurraldea jartzeko eremua da hau, ez bere lan edo ikerketen lurralde eremua.
  • TELEFONOA: zenbakiz osatu beharrekoa. Idazkera librea uzten da.
  • FAXA: zenbakiz osatu beharrekoa. Idazkera librea uzten da.
  • E-POSTA: internetek eskaintzen duen harreman sistemaz baliatu nahi denez, ezinbestekotzat jotzen da helbide elektronikoa jartzea.
  • URL: norbanakoak web txokoa edo web gunea izanez gero eskatzen den informazioa edo jarri beharreko helbidea.
  • BIOGRAFIA: testu librean sartuko da hemen informazioa. Hizkuntza desberdinetan sartzeko aukera dago. Ez dago luzeera mugarik.
  • FUNTZIOA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan norbanakoen jarduera(k) zein/zeintzuk den/diren aditzera ematen da; zein funtzio edo lan betetzen duen/dituzten ahozko inprobisazio kantatuaren eremuan. Derrigorrez bete beharreko zerrenda da.
  • ALORRA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan norbanakoen lan alorra(k) zein/zeintzuk den/diren aditzera ematen da. Ahozko inprobisazio kantatua hain zabala denez, pertsona bakoitzaren espezialitate edo trebakuntza(k) aditzera emateko atala da hau. Bakarra edo nahi hainbeste aukera egin daitezke. Derrigorrez bete beharreko atala da.
  • LANTOKIA: batez ere ikerlarien kasuan, inportantea da zein erakundetan lan egiten duten adieraztea (unibertsitatea, iker taldea, departamentua...). Hautazko atala da.
  • ARGAZKIA: norbanakoen datuak irudi batekin lotzea inportantea izaten da. Nahi izanez gero, argazkia jartzeko aukera dago. Irudiaren artxiboa bidali behar da (jpg, tif, gif...).
ERAKUNDEA
  • ORGANISMOA: ahozko inprobisazio kantatuan lanean jarduten duen talde edo elkartearen izena jarri behar da atal honetan. Derrigorrez bete beharreko informazioa da.
  • ERAKUNDEA: "Orgasnimo" atalean onartutako talde eta elkarte ugari organikoki nagusiagoa den erakunde baten menpe aritzen dira lanean.
  • SINADURA (SIGLAK):
  • HARREMANETARAKO PERTSONA: organismo horri zuzendu behar izanez gero, harremana zein pertsonarekin egin behar den jakin ahal izateko norbanako horren izen-deiturak edukitzea inportantea da.
  • SORTZE DATA: urtea sartzearekin aski da. Lau zenbakiz idatzi behar da.
  • DESAGERTZE DATA: urtea sartzearekin aski da. Lau zenbakiz idatzi behar da.
  • HELBIDEA: kalea, zenbakia, auzoa... Zenbat informazio jarri, norberak erabakitzen du.
  • POSTA KUTXA: helbidea osatzeko informazioa da.
  • HERRIA: harremanetan jarri ahal izateko beharrezkoa da informazio hau. Egoitza kokatua dagoen herria eskatzen da.
  • LURRALDEA: organismoa kokatua dagoen lurraldea jartzeko eremua da hau, ez bere lan edo ikerketen lurralde eremua.
  • TELEFONOA: zenbakiz osatu beharrekoa. Idazkera librea uzten da.
  • FAXA: zenbakiz osatu beharrekoa. Idazkera librea uzten da.
  • E-POSTA: internetek eskaintzen duen harreman sistemaz baliatu nahi denez ezinbestekotzat jotzen da helbide elektronikoa jartzea
  • URL: organismoaren web txokoa edo web gunea izanez gero eskatzen den informazioa edo jarri beharreko helbidea.
  • HISTORIA: organismoaren historia, helburu, zeregin, lan ildo, funtzionamendu eta abarri buruzko informazioa testu librean sartzeko atala. Hizkuntza desberdinetan sartzeko aukera dago. Ez dago luzeera mugarik.
  • FUNTZIOA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan, norbanakoen jarduera(k) zein/zeintzuk den/diren aditzera ematen da; zein funtzio edo lan betetzen duen/dituzten ahozko inprobisazio kantatuaren eremuan. Derrigorrez bete beharreko zerrenda da.
  • IZAERA: organismoaren izaera aditzera emateko atala da. Gehienetan izaera juridikoarekin bat egingo du.
  • ALORRA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan, organismoen lan alorra(k) zein/zeintzuk den/diren aditzera ematen da. Ahozko inprobisazio kantatua hain zabala denez, organismo bakoitzaren espezialitatea edo lan alorra(k) aditzera emateko atala da hau. Bakarra edo nahi hainbeste aukera egin daitezke. Derrigorrez bete beharreko atala da.
DOKUMENTUA
  • EUSKARRIA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan, dokumentuen euskarri fisikoa ematen da aditzera. Dokumentua euskarri fisiko bakar batean edo gehiagotan egon daiteke. Derrigorrez bete beharreko zerrenda da.
  • GENEROA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan, dokumentuen edukien sailkapen nagusi baten barruan aukeratu behar da. Derrigorrez bete beharreko atala da.
  • ARGITARATUA: bai edo ez erantzun beharreko atala. Derrigorrez bete beharrekoa.
  • AZALA: dokumentuaren azalaren irudia sartu ahal izateko txokoa. Deskribapenari osotasun bat ematen dio. Artxibo atxikia bidali behar da.
  • IZENBURUA: lanaren izenburua jartzeko atala.
  • EGILEA: egilearen izen-deiturak sartzen diren neurrian, destolestu egingo da zerrenda hau. Lehendik sartutakoa izanez gero, zerrendatik hartu eta idatzitako datuak agertuko dira. Gehienez hiru egile sar daitezke dokumentu bakoitzean.
  • HERRIA: dokumentua sortu edo/eta argitaratutako herriaren izena.
  • ARGITARATZAILEA: dokumentua argitaratua izanez gero (norbanakoak, argitaletxeak, erakundeak...) jarri beharreko informazioa.
  • DATA: argitalpen edo sortze urtea.
  • ISBN/ISSN: dagokion kasuetan bakarrik jarri beharreko informazioa.
  • SUMARIOA: testu librean edo artxibo atxiki bezala gehitu daiteken informazioa. Nahi hainbeste hizkuntzatan jar daiteke.
  • IRUZKINA: dokumentuaren edukiaren nondik norakoak adierazteko dagoen atala. Testu librean edo artxibo atxiki bezala bidal daiteke informazioa. Nahi hainbeste hizkuntzatan jar daiteke.
  • INDIZAZIO BERBA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honen bidez dokumentuen edukia ematen da aditzera. Bakarra edo nahi hainbeste aukera egin daitezke. Derrigorrez bete beharreko zerrenda da. Informazioaren bilaketak egin ahal izateko ezinbesteko informazioa da.
  • TESTUA: nahi izanez gero, dokumentua osotasunean sartzeko aukera ematen duen atala da. Artxibo atxiki bezala bidal daiteke (word, pdf...), edo esteka jarrita Interneteko sarean dagoen txokoarekin lotu.
  • KRITIKA: dokumentuari buruz egin daitezkeen balorazioak sartzeko atala da. Testu librean eta nahi hainbeste hizkuntzatan sartzeko aukera dago. Aportazio hauek sinatuta egitea proposatzen da.
  • NOLA ESKURATU: dokumentu osoa eskuratu ahal izateko bidea zehaztea eskatzen da hemen. Argitaratzailearekin edo/eta egilearekin harremanetan jartzeko datuak sartzeko txokoa da hau.
EKITALDIA
  • IZENBURUA: ekitaldi, jardunaldi, mintegi eta abarren izena jartzeko atala. Derrigorrez bete beharreko atala da.
  • ZENBAKIA: zenbatgarren ekitaldia den adierazteko behar den zenbakia.
  • HASIERA DATA: urtea lau zenbakiz idatzi behar da; hilabetea eta eguna birekin. Derrigorrez sartu beharreko informazioa.
  • AMAIERA DATA: urtea lau zenbakiz idatzi behar da; hilabetea eta eguna birekin.
  • ORGANISMO ANTOLATZAILEA: ekitaldia antolatzen duen taldearen izena.
  • HARREMANETARAKO PERTSONA: antolatzaileengana zuzendu behar izanez gero, harremana zein pertsonarekin egin behar den jakin ahal izateko norbanako horren izen-deiturak edukitzea inportantea da.
  • LABURPENA: jardunaldien edukien nondik norakoa adierazten duen atala. Informazioa testu librean edo artxibo atxikian eta nahi hainbeste hizkuntzatan sar daiteke.
  • EGITARAUA: jardunaldien egunez eguneko ekintzen deskribapen orokorra. Testu librean edo artxibo atxikian bidal daiteke.
  • ALORRA: aldez aurretik erabakitako zerrenda honetan ekitaldien lan alorra(k) zein/zeintzuk den/diren aditzera ematen da. Ahozko inprobisazio kantatua hain zabala denez, ekitaldien espezialitatea edo lan alorra(k) aditzera emateko atala da hau. Bakarra edo nahi hainbeste aukera egin daitezke. Derrigorrez bete beharreko atala da.
   
Bertsozale Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia
T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com