HIZKUNTZA ALDATU ARGIBIDEAK
LURRALDEAK
MAPA
BILAKETAK
INFORMAZIOA GEHITU / ALDATU
Zer da Argo
Ezaugarriak
Egitura 
Erakundeak
Bilaketak edo kontsultak
Informazioa gehitu/aldatu
Aholku batzordea

Egitura

2003ko udazkenean aurkezten den Argo proiektuaren lehen fase honek lau atal nagusi ditu: "Mapa", "Lurraldeak", "Bilaketak" eta "Informazioa gehitu/aldatu".

  • Mapa atalean munduko lurralde desberdinetan ahozko inprobisazio kantatuaren errealitatea aurkezten da, grafikoki. Lurraldetasuna kontuan izanik, ahozkotasun kantatuaren informazioa biltzeko modu erraz bat da.
  • Lurraldeak atalean munduko lurralde desberdinen zerrenda aurkezten da, lurralde bakoitzeko norbanako, organismo, dokumentu eta ekitaldieen kopuruak emanez. Jarraian, erabiltzaileak hala nahi izanez gero, kopuruak izen zerrenda bihurtzen dira, bakoitzaren fitxarekin lotuz. Zerrenda hau, Argo datu basean sartutako informazioaren araberakoa da.
  • Bilaketak aukera, informazio zehatz bat bilatzen ari diren adituei erantzungo dien atala da. Zortzi informazio multzoren araberako bilaketak egin ahal izango dira: dokumentuen izenburua, pertsona-izenak (egile eta norbanakoak), organismoa, lurraldea, dokumentuaren generoa, indizazio berba, funtzioa eta alorra. Atal hauek guztiak beraien artean erlazionatuta daude.
  • Informazioa gehitu/aldatu: atal honetan norbanako, organismo, dokumentu eta ekitaldietako datuak sartu ahal izango dira, bai eta zuzenketak proposatu ere. Hauetako atal batetik abiatuta beste atal batera sar gintezke, behar izanez gero. Hau da, ikerlari baten datuak sartu ondoren, bere lanen informazioa sartu nahi izanez gero, sistemak berak gidatuko du erabiltzailea informazio hori sar dezan.
    Informazioa zuzentzeko aukera ematen du. Kasu honetan Argo proiektuaren kudeatzaileak (Xenpelar Dokumentazio Zentroa), proposatutako aldaketekin mezu bat jasoko du, informazio hau Aholku Batzordearen esku jarriz. Informazio gehiketa eta aldaketa proposatzen den kasu guztietan Aholku Batzordearen oniritzia ezinbestekoa izango da.
   
Bertsozale Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia
T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com