|
|
 |
|
Ezaugarriak
|
| Ezaugarri
orokorrak |
- Orain
lau hizkuntzatan funtzionatuko badu ere (euskara, gaztelania,
frantsesa eta ingelesa), aurrera begira beste hizkuntzetan funtzionatzeko
egitura prestatuta dago. Horretarako dago "Aukeratu zure
hizkuntza" atala.
- Munduko
edozein lekutatik elikatu ahal izango da datu base hau, horregatik
proposatzen da web bidez elikatzea.
- Argo,
proiektu kolektiboa da: edozein pertsonak erabil dezake, bai bilaketak
egiteko, baita informazioa sartzeko ere.
- Munduan
zehar banatutako aditu talde batek oniritziko du bertako informazioa.
Talde honen osaketa ikusi nahi izanez gero, ikus "Aholku
Batzordea" atala.
|
| Ezaugarri
teknikoak |
-
Datu basearen egitura sendoa: aurrera begira, datu base
honek izan ditzakeen egokitzapen, eguneraketa eta hobekuntzak
kontuan izanik, moldatu eta egokitu ahal izateko prestatuta dago,
aldaketa bakoitza proposatzerakoan datu basea goitik behera aldatu
beharrik izan gabe.
- Interfazea:
ahozko inprobisazioan adituak direnentzat mundu zabalera aurkezten
den proiektua denez, eta kontraesan kulturalak sor ez daitezen,
interfaze ulerterraza proposatzen da.
- Elikapen
sistema automatikoa. Proiektu honen lehen etapa hau fase irekia
da, eta interesatu gehienak parte hartzea da helburua. Honek muga
bakar bat dauka: Aholku
Batzordea. Batzorde honen oniritzirik gabe ez da informaziorik
eguneratuko.
- Bertsozale
Elkartearen zerbitzarian ostatatuta egongo da. Etorkizunean,
iturrien mantenua eta datu basearen eguneraketak Bertsozale Elkarteak
ziurtatuko ditu.
|
|