|
Zer
da Argo
Ahozko
inprobisazio kantatuaren web txokoa
da Argo proiektua. Mundu berezi hau osatu, eragin eta ikertzen duten
harreman eta informazio trukaketarako gunea izateko asmoz jaio da.
Ahozko
inprobisazio kantatuaren inguruan dauden aditu eta inprobisatzaileek
sortzen dituzten ikerketa, azterketa, bilketa eta beste zenbait
lanen, gai honetan lanean diharduten organismoen, eta munduan zehar
antolatzen diren jardunaldi eta ekitaldien inguruko informazioa
bildu eta zabalduko duen datu basea da, oinarrian, Argo proiektua.
Bertsozale
Elkarteak 2003ko udazkenean antolatutako Ahozko
Inprobisazioa Munduan jardunaldietako aurrera begirako proposamenetan
aurkeztu da proiektua. Ahozko inprobisazioaren egoera aztertzearekin
batera, aurrera begirako proiektu eta plantemenduei erantzuteko
helburua du.
Gaur
egungo aurkezpen hau hasiera bat besterik ez da; Argo proiektu erraldoi
eta zabala denez, denborarekin garatzen joatea da helburua. Ahozko
inprobisazio kantatuaren inguruan interesa duten guztien parte hartzea
ezinbestekoa izango da aurrera egin nahi bada, eta informazioz hornitzea
eta aurrera begira interesgarritzat jotzen diren aholku eta iradokizunak
ezinbestekoak izango dira.
Oraingoz,
proposamen gisa datu gutxi batzuk sartuta, aurrera begira Argo proiektua
izango denaren oinarri teknologikoa definitu besterik ez da egin.
Proiektu honen eztabaida zabalago baten hasiera besterik ez du izan
nahi Argok.
|